Itsaso, lur eta harri koloreko koadroa da Getaria.

Balentziaga jostun ezagunaren eta munduari lehen itzulia eman zion Juan Sebastian Elkanoren jaioterriak itsasoaren handitasuna eta txakolin mahastiek orraztutako muino leunak bateratzen ditu.
Gastronomia, enologia, goi-mailako joskintza, kultura eta kirola maite dituen orok aukera ugari aurkituko du gure inguruan egun ahaztezinez gozatzeko. Arraina parrilan, pintxoak edo txakolina dastatzeko; upeltegiak, museoak, kostaldeko Donejakue (Santiago) bidea (jatorrizkoa, zaharrena)… bisitatzeko; eta ur-kirolak (surfa, urpekaritza eta arrantza) egiteko aukera zabala daukagu.
Gainera, inguruak bisitatzeko kokagune ezin hobean dago Getaria: Donostia 25 minutura du; Biarritz 55era; Bilbo  60ra eta Iruñea 65era. Ibilbide ahaztezinak diseinatzen lagunduko dizuegu.

Zer egin Getarian?