XV. mendeko dorretxe gotikoa da Saiaz-Getaria Hotela, Getariako alde zaharrean dagoena, Gaztetape hondartzaren gain-gainean, malkarraren ertzean. Dorretxearen harrizko hormen artean tximiniak, antigoaleko piezen bilduma zaindua eta hotel garaikide baten erosotasun guztiak aurkituko dituzue.

Itsasgaineko etxaurreak ikuspegi paregabea eskaintzen dizuete, itsasaldeko geletatik bezala, egongelatik, kafetegitik eta terrazatik gozatu ahal izango duzuena. Olatuen soinua izango duzue lagun gosaldu bitartean, eta itsasoaren laztan lasaiek edo taupada harroek opako dizuete egun ona euskal kostaldeko herri zahar honen hirigune historikoan.

Zerbitzu orokorrak

• Doako Wifi-a.
• Ezinduentzako egokia de Igogailua.
• Kafetegia / taberna.
• Buffet gosaria.
• Bilera gela, proiekzio ekipamenduz hornitua.

Aurrez aurre

• 24 orduko harrera.
• Gosaria logelan.
• Erreserbak jatetxeetan, museoak, txangoak…
• Helduentzako eta haurrentzako ohe gehigarriak eta sehaskak.
• Maskotentzako ohetxoa.

wifiascensordiscapacitadosinfusionesgratiscafeteriaaireacondicionadohilomusicaltelefonotelevisionminibarsecadorbaneraprohibidofumarcajafuerteserviciodespertador